Lan ISTRIPUA

Langile bat larri zauritu da Tafallan, disolbatzailearekin erreta

Atzo arratsaldean gertatu zen istripua, eta langilea ospitaleratu egin behar izan zuten.

2011ko uztailaren 15a
11:31
Entzun

Atzo lan istripua izan da Tafallako (Nafarroa) Itama aroztegian, eta 33 urteko langile bat larri zauritu da. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, langilea disolbatzailea leku batetik beste batera eramaten ari zela, gainera erori zitzaionean.

Langilea bakarrik zegoen, eta hasiera batean eskualdeko goardiako medikuak artatu zuen. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.