52 urteko langile batek istripua izan du gaur goizeko bederatzietan Anoetan (Gipuzkoa), Euskal Forging lantokian, eta oso larri zauritu da, Osalanek jakinarazi duenez. Gizonezkoa da hura (JM.J.B.).
Burdinentzako zerra batekin ari zen lanean eta, Osalanen arabera, mozketarako diskoa hautsi egin da. Honek airean irten du eta langileari lepoan zauriak eragin dizkio. Tolosako klinikora eraman dute.
Lan istripua
Langile bat oso larri zauritu da Anoetan, lan istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu