F. J. C. C. 30 urteko langilea oso larri zauritu zen atzo Martzillan (Nafarroa), lan istripuan. Tona bateko hormigoi batek harrapatu zuen El Campillo poligonoko enpresa batean lanean ari zela. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bular eta sabel inguruan hartu zuen kolpea, eta Nafarroako ospitalera eraman behar izan zuten «oso larri».
Oraindik argitzen ari dira istripuaren nondik norakoak. Hala eta guztiz ere, 11:25 aldera gertatu zela aurreratu du gobernuak. Navaplastic enpresan ari zen lanean gizonezkoa. Bertan hormigoizko piezak egiten dituzte, besteak beste.
Langile bat oso larri zauritu da Martzillan, tona bateko piezak harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu