Atxondoko (Bizkaia) enpresa bateko langile bat besoan zauritu da gaur goizean; inprimatze makina batek harrapatu du. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi du gertaera 08:22ean izan dela, eta oraindik ez dute argitu nola gertatu den.
Zauritutakoa Galdakaoko ospitalera eraman dute, helikopteroz.