ekoNOMIA

Langile bat zendu da Arrasaten, hondeamakinarekin amildegira erorita

Aramaiorako errepideko lanetan ari zen beharrean. 35 urteko gizonezkoa da hildakoa, Usurbilgoa.

2009ko urriaren 2a
16:02
Entzun
35 urteko langile bat hil da bart Arrasaten (Gipuzkpa), hondeamakina gidatzen zihoala istripua izan eta amildegian ubidera erori ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Aramaio (Araba) eta Arrasate arteko errepide lanetan ari zen beharrean. Atzo 22:40an izan zen ezbeharra, eta Arrasateko erietxean zendu zen.

35 urteko gizonezkoa da hildakoa, Usurbilgoa (Gipuzkoa).

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 65. behargina da. Iaz hala 125 zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.