lan istripua

Langile bat zendu da Derion, aldamiotik erorita

44 urteko gizonezkoa da hildakoa. Beste behargin bat ere zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Aurten Euskal Herrian lan istripuetan 64 lagun hil dira, LABen arabera.

2009ko irailaren 24a
20:35
Entzun
Gaur eguerdian 44 urteko langile bat hil da Derion (Bizkaia), aldamio batetik erori denean. Beste behargin bat ere zauritu da eta Barakaldoko Gurutzetako ospitalera (Bizkaia) eraman dute zauriak artatzeko. Kultur etxea eraikitzeko lanetan ari ziren biak.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hildako gizonezkoa zazpi metroko zutabe batera hormigoia botatzen ari zen eta, igota zegoen aldamioa mugitu ostean, erori egin da. Portugalgo Ergolivre eraikuntza enpresarentzat lan egiten zuen.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 64. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.