47 urteko gizonezko bat hil da Erandion (Bizkaia) lanean ari zela makina batek harrapatu duenean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua 01:45 inguruan gertatu da Asuako Befesa enpresan.
Osalanek adierazi duenez, behin baino gehiagotan matxuratu zen makina bat martxan jartzen saiatu denean besotik harrapatu eta hil egin da langilea. Segurtasun neurriak ez direla behar bezala erabali nabarmendu du Osalanek.
26 urte zeramatzan hildako langileak Befesa enpresan. Lanuztea egingo dute astelehenean hildakoaren lankideek.
Lan istripua
Langile bat zendu da Erandion, makina batek harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu