lan isTRIPUA

Langile bat zendu da Santurtzin, beirak garbitzen ari zela erorita

2011ko martxoaren 16a
18:49
Entzun

Langile bat zendu zen larunbat arratsaldean Santurtzin, eraikin bateko beirak garbitzen ari zela hamargarren solairutik erorita, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak gaur jakinarazi duenez.

Emakumezkoa da hildakoa -T.F.O.-, jatorriz Paraguaikoa. Agentzi pribatu batek hartu zuen beharrerako, eta ez zion gizarte segurantzarik egin, elkarte hark dioenez. Horrelako agentziekiko kontrolik eza dagoela salatu du.

Elkarteak iragarri du mobilizazioak egingo dituela aurki heriotza salatzeko.

LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 13. behargina da hura. Iaz horrela 82 langile zendu zirela dio LABek, duela bi urte 85, 2008an 112, 2007an 125.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.