Langile batek zangoa galdu du Galdakaon
GALDAKAO. Laudioko J.M.P. 53 urteko langileak eskuin zangoa galdu zuen atzo, Galdakaon lan istripua izanda. Aperribai auzoan Ibaizabal ibaia bideratzeko lanetan ari zela, hormigoiz betetako ontzi bat gainera erori zitzaion eta zangoa moztuzion. Viuda de Sainz enpresak ziurtatu du segurtasun neurri guztiak betetzen dituela eta ikerketa zabalduko duela istripua zergatik gertatu zen azaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu