UGT, CCOO, LAB, CGT eta CC sindikatuek osatzen dute langileen batzordea, eta zuzendaritzarekin lan ituna negoziatzen luzaroan jardun ondoren, 15 hilabetez, duela egun batzuk erabaki zuten lanuzte eta mobilizazioei ekitea.
Hala, atzo gaueko 22:00etan hasi zen 24 orduko lehendabiziko lanuztea, eta langileen batzordearen arabera, arrakasta handia izan du. Martxoaren 23an, 28an eta 30ean protesta modu hori errepikatuko dute berriro. Gainera, epe horretan zuzendaritzarekin lan itunaren gainean ados jartzen ez badira, apirilaren 3tik aurrera greba mugagabeari ekingo diotela iragarri zuen langileen batzordeak.
Lan baldintzak
Langile batzordearen arabera, Volkswageneko langileen "ehuneko ehunak" egin du bat grebarekin
Nafarrako Volkswagenen ekoizpena guztiz geratuta dago. Hala jakinarazi du Josu Sanchez-Bruna (UGT) langileen batzordeko presidenteak: "bai gaueko txandak, bai goizekoak ehuneko ehunean egin du bat grebarekin; zuzendaritzako kide batzuk baino ez dira joan lanera". 15 hilabetez negoziatzen aritu ondoren zuzendaritzarekin lan itunaren inguruko akordiorik ez dutela lortzen-eta 24 orduko lanuztean dira Landabengo fabrikan atzo gaueko 22:00etatik. Hitzarmenik ezean, apirilaren 3an grema mugagabeari ekiteko prest dagoela ohartarazi du langileen batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu