EkoNOMIA

Langile etorkinei buruzko akordioa lortu dute Naval ontziolan

Zuzendaritza, sindikatuak eta azpikontratatutako enpresak ados jarri dira gaur. Barikutik protestan aritu dira azpikontratatutako beharginak, Navalek eurak bidali eta etorkinengana jotzen zuelako gastuak murrizteko. Etorkinen lan baldintzak besteenak bezalakoak izango dira.

2009ko apirilaren 27a
16:45
Entzun
Naval ontziolako (Sestao, Bizkaia) zuzendaritzak, sindikatuek eta azpikontratatuta aritu diren enpresek langile etorkinak hartzeko baldintzei buruzko akordioa lortu berri dute. Hitzarmenaren arabera, etorkinen lan baldintzak besteenak bezalakoak izango dira. Ondorioz, Navalek alde horretatik gastu bera izango du, ez txikiagoa.

Bestetik, Navalek hasieratik langile etorkinengana ez jotzeko, beste langileen poltsa osatuko du, lana dagoen kasuan langabezian dauden arlokoengana jotzeko. Batzordea sortuko dute jarraipena egiteko. Etorkinak hartzean Bizkaiko metaleko hitzarmena beteta hartu beharko ditu Navalek.

Ontziolan azpikontratatuta diharduten langileek Navaleko jarduna eten dute ostiraletik -gaur ere itxi dituzte sarrerak-, enpresak, soldaten gastua murrizteko, eurak bidali eta etorkinak hartzen dituelako.

Orain azpikontratatutako enpresetako langileek akordioa berretsi edo atzera botako dute. Sindikatuen ustez, "oso pauso garrantzitsua" eman dute.

Langile etorkinen oraingo egoera gaurkotzeko epea uztailera artrekoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.