Neurriak lanpostu finkoa duten 22.700 langile publikoei, goi kargudunei eta aldi baterako lanean ari direnei eragingo die. Espainiako Gobernuaren aginduz Nafarroako Gobernuak abenduko paga bertan behera utzi zuen, eta ekainekoa ordainduta horrek sor zezakeen galera leundu nahi du. Lourdes Goikoetxeak iragarri du gobernuaren erabakia.
Jose Luis Sanchez de Muniain gobernuko bozeramaileak esan du ekainean abenduan dagokien paga jasoko dutela funtzionarioek, eta sistema hori 2012ko abenduko paga jaso arte mantenduko dutela. "Egoera ekonomiko zail hau gainditzen laguntzea" du helburu neurriak, Sanchez de Muniainek esan duenez.
Eusko Jaurlaritzak ere neurri bera hartuko du, eta ostiraleko bileran hartuko du erabakia, Europa Press berri agentziak aurreratu duenez. 67.000 langile publikori eragingo die horrek. Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarrera eraman zuen gaia, eta EAJren botoekin atera zen aurrera.
Buletin Ofizialak atzo jaso zuen legebiltzarraren erabakia, eta gaurtik da indarrean. Beraz, litekeena da bihar agintzea ekaineko paga aurreratzea eta astelehenean jasotzea dirua funtzionarioek.