Langile publikoen eros ahalmena, %13 txikitzear
BILBO. Carlos Agirre JaurlaritzakoEkonomia sailburuak iradoki du datorren urtean ere izoztu egin ditzaketela sektore publikoko langileen soldatak. ELAren arabera, horrek galera handia eragingo lioke langileen eros ahalmenari, 2010etik %13koa hain zuzen. Erabat gaitzetsi du asmoa, eta lan baldintzak negoziazio mahaietan negoziatu behar direla aldarrikatu du, ez dekretu bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu