Enplegu guztiak kentzeko erregulazio espedientea ez dutela onartzen esan diote Celsa Atlanticeko —lehengo Laminaciones Arregui— langileek zuzendaritzari. Espedienteari buruzko lehen bilera egin zuten atzo, eta bideragarritasun plan bat eskatu zuen langile batzordeak.
Gaur, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin elkartuko dira langileak. Idoia Mendia bozeramaileak azaldu duenez, Ekonomia Sustatzeko Euskal Kontseiluak onartu du bosna milioi euroko bermea ematea Laminaciones Arreguiri eta Nervacerori —hura ere Celsa taldekoa da—. Horretarako, enpresari hainbat baldintza eskatuko dizkio Jaurlaritzak: enplegua eta jarduera mantentzea, langileekin akordioa lortzea eta bideragarritasun plan bat aurkeztea.
Celsa Atlanticek 350 langile kaleratu nahi ditu Gasteizen eta Urbinan dituen lantegietan, eta 50 postu kenduko ditu Nervaceroren Trapagarango fabrikan.
Langileek bideragarritasun plana eskatu diote Celsa Atlantici
Jaurlaritza bermea emateko prest dago, enplegua eta jarduera mantentzeko konpromisoaren truke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu