Langileek Funverako greba bertan behera uztea erabaki dute

Enpresaren azken eskaintza onartu dute bozketan, eta gaur itzuliko dira lanera, 55 eguneko grebaren ostean

Erredakzioa
Donostia
2010eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Enplegua erregulatzeko dosierrak kalte egindako 47 langileetatik lauri txandako kontratua egingo diete apiriletik aurrera. Enpresak langile gehiago behar izanez gero, gainerako 43ek lehentasuna izango dute. Horixe da Berako (Nafarroa) Funvera lantegiko langileek atzo bozketan onartu zuten proposamenaren mamia: 70 langile proposamenaren alde, 16 kontra, hamar boto zuri eta baliogabe bat. Ondorioz, bertan behera utzi dute greba, 55 egun iraun eta gero, eta gaur itzuliko dira berriro lanera.

ELA «harro» dago Funverako langileek egin duten borrokaz: hasieran, dosierrean aurreikusitako 55 kaleratzeak 47ra murriztu zirelako; eta gero, lau langile kontratatzeko eta gainerakoei lehentasuna ematea lortu delako. Nabarmendu du langile gehienek babestu dutela egindako proposamena.

LAB, aldiz, haserre dago ELAk Funveran izan duen jarrera aldaketarekin. ELAri egotzi dio bere egin dituela enpresak planteatutako mehatxuak -enpresa ixtea-, langileen artean beldurra zabaldu duela eta azkenean ezduela behin betiko kontraturik lortu. LABentzat, atzoko bozketa ez da bidezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.