Langileek partaidetza nahi dute Opelen, Magnarekin hitzartu bezala

General Motorsek onartu du Europako gobernuen eta langileen laguntza ekonomikoa behar duela

Erredakzioa
Donostia
2009ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Europako gobernuak eta Opeleko langileak haserre daude General Motorsekin (GM). Horregatik baldintzak jarri nahi dizkiote beren laguntzari, Opel berregituratzeko eta etorkizuneko ildoak zehazteko. GMk Opel Magnari eta Sberbanki saltzea erabaki zuen irailean. Magnak eta Sberbankek jada negoziatu zuten Opelen lantegiak dituzten herrialdeetako gobernuekin eta langileekin; baina GMk atzera egin du, eta ez du Opel salduko. Bere esku jarraituko du. Baina langileak ez daude prest Magnarekin hitzartutakoa baino baldintza kaskarragoak onartzeko.

Langileen baldintzak

Opeleko langileek lau baldintza ezarri dizkiote GMri: berma ditzala proiektuaren finantzaketa eta geldituta dauden modeloak (Astra eta Meriva); aurkez dezala 2014 arteko industria plan zehatz bat; ez dezala lantegien itxierari edo langileen kaleratzeari buruzko erabakirik hartu sindikatuekin negoziatu gabe; eta ez dezala aurrezki plana ukitu, industria plan bat izan arte, langileen parte-hartzearekin.

Langileen ordezkariak atzo bildu ziren, Frankfurten (Alemania). Magnarekin hitzartutako planaren arabera, langileek %10eko parte-hartzea izango zuten enpresan. Enpresan partaidetza izatea eskatu diote GMri ere.

Dirua da arazo nagusietako bat. GMk atzo onartu zuen berregituratze prozesua iraunkorra izan dadin gobernuen eta langileen diru laguntzak behar dituela. Gobernuek diru laguntza zuzenak ematea eta langileek murrizketak onartzea.

GMk azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran aurkeztuko die berregituratze planaren zirriborroa gobernuei. Behin betiko planak abenduaren amaierarako prestatuko dute etafinantza egitura, laguntza publikoak barne, urtarrilean edo otsailean.

Opel Magnari eta Sberbanki saltzeko prozesua bertan behera geratu zenean, Alemaniako Gobernuak GMri eskatu zion itzultzeko Opeli emandako laguntzak, maileguen bidez. GMk 1.100 milioi euro itzuli ditu eta zehaztu du 400 milioi euro falta zaizkiola itzultzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.