Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako zuzendaritza lan erregulazioko espedientea aurkeztu die sindikatuei. Enpresa batzordeko ordezkariek jakitera eman dutenez, zuzendaritzak proposatu du apirilean jartzea indarrean dosierra, eta urte bukaerara arte behintzat martxan izatea. Eta, behar balitz, baita 2011ko apirilera arte ere.
Langileen %58ri eragingo lieke neurriak, eta zuzendaritzaren asmoa da mailakatuta ezartzea. Nolanahi ere, xehetasunik ez du eman nahi izan Navaleko zuzendaritzak. Sindikatuek uste dute negoziatzeko asmoa duela zuzendaritzak, eta horregatik ez duela proposamen xeherik egin.
EKONOMIA
Langileen %58ri eragingo dien dosierra aurkeztu du Navalek
Zuzendaritzak proposatu du apirilean jartzea indarrean neurria. Dosierra mailakatuta aplikatu asmo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu