Langileen Egunean kalera ateratzera deitu du ESK-k
BILBO. Maiatzaren 1ean gizartearen «ondoeza» agerian uzteko, ESK-k kalera irteteko eskatu die langileei. ESKren arabera, egun horretan eta hilaren 21eko greba egunean «nahikoa» dela eta gizartea aldatu behar dela adierazi behar da. Besteak beste, Bilbon eta Iruñean egingo ditu protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu