Langileen kontrako erasoak diru truke isilaraztea egotzi die ELAk UGTri eta CCOOri

Etengabeko formaziora EAEn bideratutako hiru eurotik bat elkarrizketa sozialeko eragileengana doala salatu du

Mikel Carramiñana.
Bilbo
2010eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Langileen eskubideak babesteko, «patronalak sustatu eta administrazioek garatutako politika neoliberalen aurka» egon beharra dago. Hala uste du ELAk eta, horregatik, dirua lortzeko politika horien kudeaketan parte hartzeko prest dauden eragileak kritikatu zituen atzo. Hain zuzen ere, langileen kontra gertatzen ari diren «eraso bortitzak finantzaketaren truke isilaraztea» leporatu zien UGTri eta CCOOri Mikel Noval ELAko Gizarte Politikako arduradunak.

Etengabeko prestakuntza, lanerako prestakuntza eta lan osasunaren zein segurtasunaren alorretako hainbat alderdi kudeatzeagatik UGT eta CCOO sindika- tuek eta enpresaburuen elkarteek Hego Euskal Herrian jasotzen dituzten diru kopuruak aztertu ditu ELAk. Azterketa horren emaitzaren berri emateko agerraldia egin zuen Novalek, Janire Dominguez ikerketa bulegoko kidearekin batera.

Elkarrizketa sozialaren mahaian parte hartzen duten eragileei dirua ematea, ELAkoen ustez, «administrazioarenak direneginkizunak pribatizatzearen parekoa da». Izan ere, lan osasunaren eremuan ikuskaritza indartu eta prebentzio neurriak bermatu beharrean, «patronalari eta sindikatu batzuei dirua ematea nahiago dute gobernuek». Politika horrek gainera, emaitza negatiboak izatea deitoratu zuen Novalek, «elkarrizketa soziala porrot nabarmena delako».

Finantzakebide horiei ez ezik, ELAk, LHK eta KES erakunde soziolaboraletan parte hartzeari utzi dionetik urtero 600.000 euro jasotzeari uko egin diola gogorarazi zuen gizarte arloko arduradunak.

Milioiak hiru eragilerentzat

Etengabeko prestakuntzarako Hobetuz erakundea kudeatzearen truke, CCOOk, UGTk eta patronalek jasotzen duten diru kopuruaren berri eman zuen Dominguezek. Eusko Jaurlaritzak, 2008an, 22,5 milioi euro eman zituen prestakuntzarako. Horren heren bat, aipatutako eragileen artean banatu zuten, bi milioi sindikatu bakoitzarentzat eta 3,4 milioi patronalen artean. Bideratutako hiru eurotik, bat eragile horien eskuetara joan zen.

Langabezian dauden langileentzako prestakuntzari dagokionez, datuak falta direla azaldu zuen ikerketa bulegokoak. Hala ere, EAEn azken hiru urteetanCCOOk bakarrik milioi bat eurotik gora jaso dituela azaldu zuen. Lan osasunean, berriz, zenbait itunetan UGTri eta CCOOri liberatuak izateko eskubidea ematen zaiela salatu zuen ELAk.

Nafarroan, berriz, 2010eko aurrekontuetan CEN patronalaren zein bi sindikatuen artean banatzeko zortzi milioi euro aurreikusten direla azaldu zuen Dominguezek. Diru kopuru handienak enplegurako eta gizarteratzerako ataletan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.