Ekonomia

Lanpostu guztiak kentzeko erregulazio espedientea aurkeztu du Babcockek

Laurehun langileri eragingo lieke. Sindikatuek eta langile batzordeak gaur eta bihar aztertuko dute.

Berria.info
2011ko otsailaren 24a
17:48
Entzun

Babcock Powerrek bere langile guztien lanpostuak desagerrarazteko erregulazio espedientea aurkeztu du gaur. Enrique Izquierdo langile batzordeko presidenteak jakinarazi duenez, 400 lanposturi eragingo lieke erregulazioak, eta sindikatuek eta langile batzordeak gaur eta bihar aztertuko dute. Orain hilabeteko epea dute helegiteak aurkezteko.

Babcocken nagusi zen enpresak (A-Tek) hondoa jo zuenetik, hainbat protesta ekintza egin dituzte langileek, eurentzat irteera bat bilatzeko.

2001ean Babcock lehen aldiz pribatizatu zutenean lanean ari ziren langileei beste lan batzuetan aritzea eta aldez aurretik erretiroa hartzea eskaini die SEPIk, baina langileek bermeak nahi dituzte, eta pribatizazio horren ondoren lanera sartu ziren langileentzat ere nahi dituzte baldintza horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.