Beren lanpostuak mantentzeko exijitzeko manifestazioa eginen dute gaur Iruñean Koxka enpresako langileek. Landaben poligonoan egoitza duen enpresako buruek 275 langile kanporatu nahi dituela salatu eta lanpostu horiek ez ezabatzeko eskakizuna zabalduko dute 18;00etatik aitzina, Gurutze plazatik abiatuko den manifestazioan.
Langileak greban daude joan den astetik, eta langileen batzordearen eta enpresako zuzendaritzaren arteko negoziazioak etenda. LAB eta ESK sindikatuek, besteak beste, beren sostengua adierazi diete langileei, eta gaurko manifestazioan parte hartzeko deia egin diote gizarteari.
Horrez gain, Donostian eta Andoainen (Gipuzkoa) izan da manifestaziorik gaur. Goizean, Donostian Urtetxe enpresako langileak eta Andoainen Inqui Tex enpresakoak atera dira kalera, bi enpresen artean ia 100 behargin kanporatu nahi baitituzte nagusiek.
Ekonomia
Lanpostuak mantentzeko exijitzeko manifestazioa eginen dute gaur Iruñean
Langileak greban daude joan den astetik, langileen batzordearen eta enpresako zuzendaritzaren arteko negoziazioak eten zirenetik. Manifestazioa 18:00etan hasiko da. Goizean, Donostian Urtetxe enpresako langileak eta Andoainen Inqui Tex enpresakoak atera dira kalera, bi enpresen artean ia 100 langile kanporatu nahi baitituzte nagusiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu