Irudia. Hendaia

LANTEGI BAT HUSTU DUTE HENDAIAN

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Enpresaburuak lantegia gauez hustu, eta Hendaiako Mapisako (Lapurdi) langileek enpresa lan tresnarik gabe aurkitu dute. Atzo goizean ohartu ziren langileak gertatutakoaz, lanera joan zirenean. LABek ohar batean jakinarazi duenez, nagusiaren ordez bere burua identifikatu nahi ez zuen zaintzaile bat atzeman zuten langileek lantegian. Hori dela eta, LAB sindikatura eta lan ikuskatzaileengana jo, eta haien lantegiaren egoera salatu zuten. Sindikatuak mobilizatzera deitu ditu herritarrak: enpresa horretako langileei babesa eta elkartasuna adierazi nahi dien edonori enpresaren atarira joateko, eta elkarretaratze bat egiteko eskatu die, hustutzearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.