Alfredo Laureiro Langile Batzordeko presidenteak agertu duenez, BBEren erabakia "neurriz kanpokoa" da, gatazka areagotu baino ez du egiten. "Patroanalak erabakitako itxierak Langile Batzordearekiko harremana, eta, oro har, langile guztiekikoa, zaildu baino ez du egiten", esan du Laureirok.
Behin-behineko itxierak "ezustean" harrapatu dituela agertu du Langile Batzordeko presidenteak, eta gainera, zuzendaritzak ostiral arratsean jakinarazi zuenez, behar bezala erreakzionatzeko modurik ez zaiola utzi Langile Batzordeari, besteak beste, zerbitzu juridikoekin kontsultarik egiteko aukerarik ez dutela izan.
Ildo horretatik, astelehen goizeko zazpietan Langile Batzordea egoera aztertzeko batzartuko dela jakinarazi du Laureirok, eta, batik bat, zerbitzu juridikoekin itxiera legezkoa denez ikertzeko.
Lan gatazka
Lantegia irekitzeko exijitu du Babcokeko Langile Batzordeak
BBE Babcok Borgis Españako zuzendaritzak Galindoko (Bizkaia) fabrika "behin-behinekoz" ixtea erabaki zuen atzo, langileen protestek lantegiaren funtzionamendu normala arriskuan jarri dutela argudiatuta. Erabaki hori dela eta, frabrika berehala irekitzeko exijitu du gaur Babcockeko Langile Batzordeak, eta "lasaitasun eta baretasunerako" deia egin die beharginei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu