ekonomia

Lantegian itxita igaroko dute Gabon gaua Edesako langileek

Lanpostuen bideragarritasuna aldarrikatzeko edota Mondragon taldeari langileen birkokapena eskatzeko itxialdia egiten ari dira duela hilabetez gero.  

2013ko abenduaren 24a
15:08
Entzun

Basauriko enpresako langileek 24 orduko txandak egiten dituzte azaroaren 28az geroztik, beren eskubideen alde, eta erabaki dute Gabon gaua ez dela salbuespena izango. Etxetik jakiak eraman eta lantegian afalduko dute txanda egitea egokitzen zaienek eta beren familiek, eta lankideak afalostera batuko zaizkie.

Lanpostuez gain, langabazia sariak ere kezkatzen ditu langileak, badakitelako Fagor Etxetresnen bazkideek beraiek baino baldintza hobeak  dituztela. Gizarte Segurantzan izena emanda daude Edesako 200 langileak, ez Mondragon taldearen Lagun Aro EPSVn; Fagorrek 1989an enpresa erosi zuenean Gizarte Segurantzan jarraitzea erabaki zuten urteetako kotizazioak ez galtzeko. Edesakoak soldataren erdia jasoko dute seigarren hilerako, eta lehen sei hilabeteetan %70. Birkokatu ez dituzten Fagorreko bazkideek %80 jasoko dute bi urte osoz, eta hori eskatzen diote Edesakoek Mondragoni, Lagun Aroko EPSVan kotizazioak egin ez dituzten arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.