Ekonomia

Lanuzteak eta grebak iragarri dituzte Indar enpresan

Beasaingo lantegiko beharginek hitzarmen duina eskatzen dute.

Irune Lasa.
2016ko urriaren 24a
12:51
Entzun

Urriaren 27an eta 28an lau orduko lanuzteak egingo dituzte Indar konpainiaren lantegian, eta azaroaren 2, 3 eta 4an egun osoko grebak. "Bederatzi hilabetez negoziatzen jardun ondoren, ez da adostasunerako aukerarik ikusi", diote Beasaingo enpresako langileek agirian. "Ez enplegu politikan", salmentak igo ahala Beasaingo plantan kontrataziorik izan ez delako, "eta ez atal ekonomikoan ere", besteak beste ez delako soldata igoerarik izan, ezta txandengatiko plusik, hain gutxiago gaixotasun bajen konpentsaziorik ere. "Horregatik hartu dugu erabakia". Beharginen gehiengoa agertu da mobilizazioen alde langileen batzarrean: aldeko 380 boto izan dira, eta kontrako 90 (hamazazpi boto zuri eta hamar baliogabe).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.