Asteartean eta ostegunean egingo dituzte bi orduko lanuzteak. Asteartean, elkarretaratze bat ere egingo dute, enpresaren bulego nagusien aurrean.
Ekainaren 20an aurkeztu zion zuzendaritzak langile batzordeari 52 langileri eragiten dien erregulazio dosierra. Kontsulta epean ez zen akordiorik egon bi aldeen artean. Sindikatuek jakinarazi dute epaitegian helegitea jarriko dutela erregulazioaren aurka.
Sindikatuetan ustetan, ez dago ekoizpenari lotutako arazorik dosierra aurkezteko, ezta arazo ekonomikorik ere. Horregatik, enpresari eskatu diote inor ez kaleratzeko, eta lan karga lortzeko "ahaleginak bikoizteko".