Langile publikoak
Eguberrietako saria kenduko diela iragarri zuen Raxoik, baina Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek jakinarazi dute eurek ez dutela kenduko. Arabak eta Nafarroak, bai.
Langabezia saria
Langabeziaren lehen sei hilabeteetan orain arteko saria jasoko dute langabeek, baina, hortik aurrera, oinarri arautzailearen %60 eskuratu beharrean, %50 jasoko dute.
BEZa
Irailaren 1etik aurrera, BEZ arrunta %18tik 21era igo da, eta murriztua, %8tik %10era. Supermurriztua bere horretan geratu da, %4an.
Mendekotasuna
Mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei ematen dizkieten diru laguntza publikoak %15 txikituko dituzte, eta laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortuko dituzte. Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek iragarri dute ez dituztela laguntzak gutxituko.
Liberalizazioak
Urte osoan egin ahal izango dira merkealdiak eta eskaintza bereziak. Gainera, jaiegun gehiagotan ireki ahal eta beharko dute saltokiek.