EKONOMIA

Lanuztera deitu dute Navalen

Asteburuetan greba egiteko deia egin du enpresa batzordeak. Salatu du langileei ordu osagarriak egiteko eskatzen diela enpresak, eta, bitartean, lan erregulazioa aurkeztu nahi duela.

2010eko otsailaren 23a
13:04
Entzun
Naval ontziolako enpresa batzordeak lanuztera deitu ditu langileak. Asteburuetarako egin du deia. Haren arabera, enpresa langileei eskatzen ari zaie ordu osagarriak egiteko, eta, bitartean, lan erregulazioa aurkeztu nahi du. "Ez da logikoa lan erregulazioa mahai gainean jartzea, langileak ordu osagarriak egiten ari direnean".

Datorren asteburuan hasiko dira greban, eta hilabete emango dute asteburuetan lanik egin gabe. Ordea, iragarri dute mobilizazio gehiago egingo dituztela egoera ez bada aldatzen. Langile batzordeak bilera eskatu die Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Diputazioari, Sepi elkarteari eta Sestaoko Udalari. Naval ontziolaren benetako egoeraren berri jakin nahi du hala langile batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.