Lapurdiko hogei bat atun gorri arrantzaleek Baionako Itsas Aferen bulegoaren aitzinean manifestatu zuten atzo goizean, arrantza horren mantentzea eskatzeko. Hain zuzen, aste hastapen honetan du Frantziako Gobernuak jakinaraziko hegalaburraren merkaturatzea debekatzen duen.
Arriskuan dauden Espezien Merkataritzari buruzko Nazioarteko Hitzarmenean arrain espezie hori inskribatzen duenez erabaki beharra du Frantziak. Atun gorria desagertzen ari denez, hainbat eragilek debekua eskatu dute, besteak beste, ekologistek. Alta, atun gorriak badaudela adierazi du Serge Larzabalek, Baionako arrantza komiteko presidenteak. «Ondoko urteetan ikerketa zientifikoek hori frogatuko dute», ziurtatu du.
Arrantzaleen desagerpena
Hitzarmen horretan inskribatuz, edota arrantza debekatua lirateke edota esportazio kuotak finkatuak litzaieke. Bi kasuetan arrantzaleek lana utzi beharko luketela dio arrantza komiteak. Lapurdiko 90 arrantzalek lana gal lezakete.
2010 urterako atun gorriaren arrantza kuotak %40 apaldu dira.
Lapurdiko arrantzaleek atun gorriaren arrantza mantentzea eskatu dute
Arrain espezie horren merkaturatzea debekatzen duen jakinaraziko du Frantziako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu