Beste sorta asko kiloko 12-13 eurotan saldu dira, eta kiloko 9 euro egin dute merkeenek. Nolanahi ere, oro har, iaz baino %30 garestiago saldu da antxoa.
Guztira sare pelajikoekin ibiltzen diren 14 arrantzontzi atera dira antxoatara —pelajikoekin bikoteka ibiltzen dira—, eta haietatik bi pare Lapurdikoak dira eta gainerakoak Bretainikoak.
Antxoa non harrapatu duten ez dute zehaztu nahi izan, baina badirudi ez direla oso urrutira joan: astearte gauerdia irten ziren arrantzara, eta bart goizaldeko hirurak aldera sartu dira kaira. Ziburuko kaian zabaldu denez, Lapurdiko kostaldetik hiru bat ordura-edo ibili dira arrantzan.
Era berean, ez dute baloraziorik egin nahi izan Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek salatzen duten antxoa eskasiaren inguruan. Lehen harrapaketak 30 tona ingurukoak izan direla zehaztu dute, eta etorkizunean zer gertatuko den jakiterik ez dagoela. Dena den, iazko aurreneko irteeran baino ia bost aldiz gutxiago arrantzatu dute (150 tona sartu zituzten orduan).
Ziburuko lojako salmentara bildu diren erosle gehienak, berriz, Bizkaiko eta Gipuzkoako handizkako sailtzaileak ziren, haietako asko kontserba lantegietako buruak. Oro har, iaz baino %30 garestiago ordaindu dute antxoa.
Arrantza
Lapurdiko eta Bretainiako arrantzaleek 30 tona antxoa sartu dituzte Ziburuko kaira
Etenaldi biologikoaren eskaerari jaramonik egin gabe, astearte gauerdian, ekaina hastearekin batera, antxoa arrantzara abiatu ziren Lapurdiko eta Bretainiako arrantzaleak. Lehendabiziko harrapaketak eginda, gaur goizaldean sartu dira Ziburuko (Lapurdi) kaira: 29.640 kilo antxoa harrapatu dituzte, sare pelajikoekin. Hala ere, iazko lehen irtenaldian baino ia bost aldiz gutxiago (158 tona ekarri zituzten aurreneko irteetara hartan). Lojako salmentan marka guztiak hautsi ditu antxoaren prezioak: alerik oneneko sortak kiloko 14,20 euro ordaindu dituzte handizkako saltzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu