Basogintza

Larraitz Ugarte: "Ez da arrazoirik Uriguenek dimisioa emateko"

Gipuzkoak bere baso estrategia "erabat zehaztuta" duela dio Gipuzkoako aldundiko bozeramaileak

xabier martin
2014ko apirilaren 1a
09:42
Entzun

Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Landa Garapeneko diputatuak "Foru Gobernuaren konfidantza osoa dauka". Hala baieztatu du Larraitz Ugarte aldundiko bozeramaileak. Basogintzaren sektoreak, tartean bi sindikatu nagusiek, EHNEk eta ENBAk diputatuaren dimisioa eskatu zuten aurreko astean, Julian Unanue Mendiko eta Natura Inguruneko zuzendariaren kargugabetzearen harira. 

Unanue sektoreko eragile gehienen konfidantzazkoa zen, eta Gipuzkoako Diputazioak alorrari begira planteamendu "oso biozentristak" dituela esan zuten sindikatu horiek, biek, eta GEBE Gipuzkoako baso elkarteko, AREFOR baso ustiaketen enpresen elkarteko, SECOMA Gipuzkoako zerrategien elkarteko eta Egurlandua Euskadiko egurraren bigarren eraldatzaileen elkarteko ordezkariek.

Dimisiorik ez da izango, ordea, Larraitz Ugarteren hitzei erreparatuz. "Diputazioaren baso estrategi erabat zehaztua dago", esan du kazetarien galderei erantzunez. "Akordioak egin ditugu, eta horietako batek edo bestek kezka eragin du sektorean". Horregatik, Ugarteren ustez, "ez dago arrazoirik Urigunek dimisioa emateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.