Atzo Zumarragako (Gipuzkoa) Arcelor-Mittal lantegian leherketa batean zauritu ziren bost langileetako batek larri jarraitzen du. Goizaldeko 01:30ean izan zen istripua labe batean ura sartuta.
Bost langileetako lauk Zumarragako Ospitalean bertan jaso zuten senda-agiria. Bosgarrena, ordea, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, tartean, hainbat erredura dituela.