lan istripua

Larri dago Befesako lantegian istripua izan duten langileetako bat

Bi langile Gurutzetako erietxean daude, aluminioak eragindako zauriekin. Bata larri dago, gorputzaren %25ean hirugarren mailako erredurak dauzkalako.

Berria.info
2013ko uztailaren 1a
14:35
Entzun

Befesak aluminioa urtzen jarduten du, Erandion (Bizkaia). Langileak, bata 51 urtekoa eta bestea 42 urtekoa, lanean ari ziren Befesa enpresan, eta galdategian erreakzio leherketa bat gertatu da goizeko ordu bietan. Zuzenean eraman dituzte Gurutzetako erietxera, aluminio urtuak eragin dizkien erredura larriekin.

Larrien dagoena 51 urtekoa da, gorputzaren %25ean baitauzka hirugarren mailako erredurak; 42 urtekoak, berriz, gorputzaren %3an. Osalaneko teknikariak Befesara joan dira istripua zergatik gertatu den jakin nahian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.