Lau autotan berretsi du epaileak zorra ez dela kitatzen etxea itzulita

Enkanteko dirua ez bada aski hipoteka ordaintzeko, falta den dirua eska dezakete finantza erakundeek

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Nafarroako Probintzia Auzitegiaren epai batek itxaropena piztu zuen joan den hilean hipoteka ordaindu ezinda dabiltzanen artean: etxea itzuliz gero finantza erakundearekiko zor guztiak kitatuta geratzen zirela erabaki zuen, lehen aldiz. Ez dirudi, ordea, sententzia hark joera aldaketarik ekarriko duenik. Auzitegi berberak beste lau epai eman baititu kontrakoa esanez.

Hipoteken Legearen arabera, etxea enkantera atera ostean lortutako dirua aski ez bada, finantza erakundeek eskubidea dute bezeroari falta den dirua eskatzeko.Norbaitek300.000 euroko etxea erosi eta ordaindu ezinda geratuz gero, enkantera ateratzen da. Prezio horretan egiten da lehen eskaintza, inor ez bada agertzen, bigarrenean, erdi prezioan. Finantza erakundeek eskuratzen dute askotan, kasu horretan 150.000 euroan. Bezeroak ordaindu gabe duen zatia handiagoa denez, falta dena ere pagatu egin behar izaten du.

Kontsumitzaile elkarteak ez daude ados gaur egungo legearekin, eta aldatzeko eskatu dute. Izan ere, hamar enkantetik bederatzi hutsik geratzen direnez, kasu askotan, posible izaten da etxerik gabe eta lehen adinako zorrarekin geratzea. Atzeratutako interesak eta epaiketa gastuak bezeroak ordaindu behar izaten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.