Lau enpresaburu atxilotu dituzte iruzurragatik
DONOSTIA. Espainiako Poliziak lau enpresaburu atxilotu zituen joan den astean Donostian, Gizarte Segurantzari 1,5 milioi euroko iruzurra egin ziotelakoan. Gobernu ordezkaritzak dioenez, enpresek kotizazioaren dirua kentzen zuten langileen soldatetatik, baina ez zuten Gizarte Segurantzara bideratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu