Felix Uriarte. Custarreko kalitate eta segurtasunerako arduraduna

«Lau enpresatatik hiruri informazioa lapurtzen diete»

Miren Garate.
2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Dokumentuen zaintza eta babesa, digitalizazioa eta babespeko suntsipena. Hiru arlo horietan banatzen da Gasteizko Custar enpresaren jarduera. Euren dokumentuen segurtasunaz kezkatuta, gero eta enpresa gehiagok kontratatzen dituzte haren zerbitzuak, Euskal Herrian ere industria espioitza eguneroko ogia delako.

Euskal Herriko enpresek beldur handia diote industria espioitzari?

Gero eta handiagoa. Gero etagehiago eskatzen digute dokumentazioaren zaintza eta babespe zerbitzua, ez enpresa pribatuek bakarrik, baita erakundeek ere. Horrez gain, isilpeko suntsipenaren arloa ere indar handia ari da hartzen. Enpresek ezin dute informazioa edonora eta edozein moduz bota. Eskolek ere ezin dute ikasleen azterketekin edozer egin. Noizbehinka lurrean agertzen dira batzuk, izen-abizenekin eta notekin, eta kontua delikatua da. Paperezko dokumentuak nahiz euskarri digitalekoak suntsitzen ditugu guk. Datuen babeserako agentziak ere gero eta isun gehiago jartzen ditu, eta horrek sentsibilizazioa handitzen du.

Nola suntsitzen dituzue dokumentuak?

Bi makina ditugu isilpeko dokumentuak suntsitzeko. Paperezko dokumentuen kasuan, norma alemaniar baten arabera funtzionatzen du makinak. DIN 32757 izena du, eta bost segurtasun gradu jartzen ditu. Laugarrena eta bosgarrena maila altuenak dira, gobernuen eta zerbitzu sekretuen gaietarako. Guk hirugarren gradukoa dugu, segurtasun maila altukoa baita ere, eta historial klinikoak-eta suntsitzeko balio du. Papera apurtu eta birrindu egiten du, norma alemaniar horrek markatzen duen neurrian.Beste makina disko gogorrak apurtzeko da. Suntsipen hori ere norma baten menpe egiten da. Otsailean atera zen, eta informazio bat zein zatitan eta zein proportziotan apurtu behar den markatzen du, berriro errekuperatzeko aukerarik gabe utziz. Disko gogorrak formateatuta informazioa ezabatu egiten dela uste da, baina ez da guztiz ezabatzen, berriro lor daiteke.

Zein eratako enpresek eskatzen dituzte zuen zerbitzuak?

Sektore guztietakoak dira. Orain, agian, finantza eta ingeniaritza enpresen eskaera handiagoa ari gara igartzen, baita ikasketa zentroena ere. Tamaina aldetik ere ez dago ezberdintasun handirik, garrantzi handiagoa du maila teknologikoak, informazioa lapurtzeko arrisku handiagoa baitute haiek.

Euskal Herrian ere badago industria espioitza?

Bai, noski. Ematen du halako gauzak kanpoan gertatzen direla, baina nik uste lau enpresatatik hiruri informazioa lapurtzen zaiela; egunero gertatzen dira informazio lapurretak, hori argi dago. Hala ere, iruditzen zait gaiaren inguruan sentsibilizazio gutxi dutela euskal enpresek, gutxi ezagutzen dutela. Alemanian, Frantzian eta AEBetan askoz aurreratuago daude.

Nola lapurtzen da informazioa?

Adibidez, pen drive-ekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.