Lau orduan, akabo Renove planeko bost milioiak
BILBO. Herenegun iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak bost milioi euro gehiago emango zituela makina erreminta sektoreko Renove planerako. Aurrez, beste bost milioi eman zituen horretarko. Atzo goizean jarri zuten indarrean neurria, eta lau ordu aski izan ziren diru guztia amaitzeko. SPRIren arabera, horrek erakusten du programak enpresen artean eduki duen «arrakasta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu