Lau t'erdi barruko pilota finalerako sarrerak aitaren batean agortu dira, krisiak krisi eta salneurriak salneurri. Horrelako zale beroen girotik urrun mugitu ziren atzo akzio azokak, AEBetako BPGaren datuak ez gatz ez berakatz laga baitzituen: %2,8ko erritmoan hazi zen azken hiruhilekoan; hasieran espero zen %3,5 baino makalxeago. Txerritxo ehiztarien epeltasunaren adierazgarri, 1.712 milioiren salerosketa urria eta %1na pasako galerek pilatu zituztenen zerrenda oparoa: Acciona, Bankinter, Cintra, Ferrovial, Gamesa, Grifols, Indra eta Telecinco. Bi banku handiek ere %0,5na pasako galerak izan zituzten, eta Inditex (+%1,48) izan zen berde beltzetik sendo antzean jo zuen bakarra. ACS (=) txokoan gelditu zen trabarik eragin gabe, eta Ifo indizearen hobekuntza ez zen material eramanerraza bihurtu. Iberdrola (+%0,23) 6,4 euroan dabil, bere onena eman ezinda. Eta blue chip-en ligaxkan Edurnezuri ere (-%0,13) ez zen nabarmendu.
Telefonica. Hamahiru urterako zorra jaulkitzea lortu du Telefonicak (-%0,13), 721 milioiren bonoak saldu baititu. %5,29ko interesa ordainduz liberatan. Finantza erakundeek maileguak emateko zalantzak eta ezintasunak dituzten garai honetan, adierazgarria.
Atlanpress. Vocentoko (-%0,23) akziodunen onespenarekin, horko 2,4 milioi akzio saldu ditu Frantziako Atlanpresse edizio etxeak. 2008an utzi zion Atlanpressek Vocentoren kontseiluan egoteari, bere partaidetza %3az azpikoa izaki.
Lau t'erditik urrun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu