EKONOMIA

Laugarren hilabetez jarraian, gora egin du langabeziak azaroan

Langabeziak %0,65 egin du gora azaroan, iazko azaroko datuekin alderatuta, %5,3 gehiago. Azaroan 1.133 langabek gehiago erregistratu dira, eta iazko azaroan baino 8.811 langabe gehiago daude aurten.

2010eko abenduaren 2a
17:55
Entzun
Espainiako Lan ministerioak azaroari dagozkioen langabeen datuak eman ditu, eta Hego Euskal Herriari dagokionez, 175.514 langabe daude. Urriko datuekin alderatuta, %0,65 egin du langabeziak gora; zehazki, urrian baino 1.133 langabe gehiago daude. Iazko datuekin alderatuta, langabeziak gora egin du. 2009ko azaroan baino 8.811 langabe gehiago daude, %5,3 gehiago.

Aipagarria da Nafarroako datua, Hego Euskal Herrian jaso diren 1.133 langabe gehiagoren %30 Nafarroan jaso baitira. Industria sektoreak pairatu du batik bat krisia azaroan, Nafarroan izan diren 427 langabe gehiago horietatik 208 sektore horretatik etorri baita. Bizkaian industrian 102 langabe gutxiago jaso dira, baina eraikuntzan azaroan 189 izan dira langabezian izena eman dutenak. Araban, berriz, zerbitzuetan 158 langabe gutxiago jaso dira, eta Gipuzkoan, berriz, 132 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.