Euroa partekatzen duten herrialdeetako langabezia, batez beste, %10,1ekoa izan da abuztuan, laugarren hilabetez jarraian. Ekonomia susperraldi zantzuak agertzen hasi arren, halakorik ez dela igartzen enpleguan erakusten du horrek, Amadeu Altafaj Ekonomia eta Diru Kontuetarako bozeramailearen esanetan. «Egitura aldaketa garrantzitsuak egon artean, ez dugu lortuko gure herrialdeen enplegu potentzia osoa ustiatzerik», nabarmendu du.
Herrialdeka, Espainian dago langabeziarik handiena, %20,5ekoa. Eurostat estatistika erakundeak emandako datuen arabera, abuztuan %0,2 hazi da enplegurik gabekoen kopurua. Haren atzetik Letonia eta Estonia daude, %19,5 eta %18,6ko langabeziarekin hurrenez hurren. Txikiena Austriak du, %4,3koa.
Laugarren hilabetez, langabezia %10,1koa izan da abuztuan eurogunean
Ekonomiaren susperraldirik ez dela igartzen enpleguan dio Altafaj Ekonomia bozeramaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu