Eusko Jaurlaritzak Euskaltel enpresari saldu nahi dio zuntz optikoko sare nagusia, 68 milioi euroren truke. Gaia jorratzeko Eusko Legebiltzarreko Ekonomia batzordeak ezhoiko bilera egin du gaur eta atzera bota dute Aralarrek eta EAk jarritako helegitea.
Jaurlaritzak, zuntz optikoko sare nagusiaz gain, Euskaltelen dauzkan hainbat akzio ere saldu nahi ditu. Akzioen %7,45 dauzka egun eta %5ekin gelditu nahi du. Operazioak lotuta daude eta, beraz, Jaurlaritzak akzioak saltzea lortzen ez badu, sarearen salmenta kolokan gelditzen da.
Dani Maeztu Aralarreko Legebiltzarkideak salatu du Jaurlaritzak ondaren publikoarekin "poltsikoak bete" nahi dituela eta herritarren diruarekin ordaindutako sarea saldu nahi dutela.
Egun Euskaltelek alokairuan du erabiltzen du telekomunikazioen sarea. Operazio horrekin Euskaltelek eskubideak eta ondasunak eskuratuko ditu, eta trukean 68 milioi euro ordaindu beharko ditu. Jaurlaritzak "balio bereko" Euskaltelen akzio sorta bat eskuratuko du. EAJk, PSE-EEk eta PPk ekimena babestu dute, EAk eta Aralarrek, ordea, aurka bozkatu dute.