Herenegun, ia gauerdian, Greziako ministroen kontseiluak onartu egin zituen bigarren erreskatea jasotzeko troikak exijitutako murrizketak. Legebiltzarrak eman beharko dio oniritzia orain. Gaur izango da bozketa, eta 300 ordezkaritik 151k babestu beharko dute akordioa. Aurrera ateratzea espero dute, nahiz eta gutxienez 25 diputatu sozialistak eta hamar legebiltzarkide kontserbadorek iragarri duten ezetz bozkatuko dutela.
Bien bitartean, protestek jarraitu egiten dute herrialdean. Atzo bigarren greba eguna izan zen, baina ostiralean baino jarraipen txikiagoa izan zuen. Gaurko ere mobilizazioetara deitu dute.
Legebiltzarraren oniritzia soilik falta zaio Greziari erreskatea lortzeko
Gaur izango da bozketa, eta akordioak babesa lortzea espero dute; bitartean, protestek jarraitu egiten dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu