Eusko Jaurlaritzak 5,6 milioi euro emango dizkie aurten Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiei, haien jarduera finantzatzeko. 2011ko kopuruarekin alderatuz, %10 gutxitu da.
EAJk 2.281.942 euro jasoko ditu, PSE-EEk 1.844.766 euro, PPk 885.691, Aralarrek 339.520, EAk 105.907 eta UPDk 48.073 euro.
Ezker Batuari dagozkion 164.096 euro ere emango ditu Jaurlaritzak. 2009an aulki bat lortu zuen alderdiak—Mikel Aranarena— ; azken hori, ordea, Ezker Anitzako ordezkari izatera pasatu zen gero. Jaurlaritzako iturrien arabera, diru kopuru hori Ezker Anitzara bideratuko da eta ez Ezker Batuara, orain horrek baitu ordezkaritza Legebiltzarrean.