Legez kanpoko sei langile, Gasteizko enpresa batean
GASTEIZ. Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko bi ikuskatzailek Gasteizko enpresa bat miatu eta legez kanpo lanean ari ziren sei langile atzeman zituzten atzo goizean. Beharginek ez zuten egoitza baimenik, ez eta lan kontraturik ere. Langileetako bost indiarrak dira, eta bat, paraguaitarra. Guztiak Espainiako Poliziaren esku utzi dituzte, eta ikusteke dago zer gertatuko den haiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu