EKONOMIA

Lehen aldiz itxi dituzte Txinako burtsak, %7 jausita

Egun bakarrean balioaren %6,85 galdu du Shanghaiko burtsak.

CSI 300 indizearen gainbehera. HOW HWEE YOUNG / EFE
2016ko urtarrilaren 4a
08:18
Entzun

Lehen aldia da Txinako burtsak itxiera ordua iritsi baino lehen itxi dituztela. Izan ere, 13:28ean itxi dituzte, ohi baino 32 minutu lehenago. Galera handiak izan dira horren erantzule: CSI 300 indizea %7 galtzera heldu da ordu horretan.

Shanghaikoak 242,52 puntu galdu ditu egun bakarrean, 3.296ra jausiz. Shenzhen indizeak, berriz, %8 galdu du, 11.630 puntuan geratuz. Egunean zehar ere ordu laurdeneko etena egin dute, baina ez da nahikoa izan galerak apaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.