Miro plazatik hasi eta Lan Ministerioraino. Ezohiko ibilbidea izango du euskal gehiengo sindikalaren gaurko protestak. Lehen aldizMadrilgo kaleak zeharkatuko dituzte. Era horretan, Hego Euskal Herriko langileen lan baldintzak Euskal Herrian erabaki behar direla azalduko dute.
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruz gain, Galiziako CIG da protestaren beste antolatzailea, eta Kataluniako CSC sindikatuak eta Intersindical Canariak bat egin dute. Antolatzaileen artean ez egon arren, ESK-ko ordezkariek esan dute beraiekere joango direla. Halaber, Aralarrek eta Bilduk ere babestu dute ekimena.
Gure lan baldintzak erabakitzeko eskubidearen alde. Ez pentsioen eta negozioazio kolektiboaren erreformari. Hori izango da manifestazioaren leloa. Dagoeneko onartuta dauden lan erreforma eta pentsioen erreforma gaitzetsiko dituzte. Alabaina, egunotan negoziatzen ari diren negoziazio kolektiboaren erreformaren aurka egin nahi dute batez ere. Hura onartuz gerolangileek negoziaziorako dituzten tresnak are gehiago murriztu eta mugatuko direla diote. «Madrilen erakutsi nahi dugu beste eredu sindikal bat dagoela», esan dute.
Lehen aldiz Madrilen egingo du protesta gehiengo sindikalak
Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea eskatuko dute; han izango dira ESK, Aralar eta Bilduko kideak ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu