1427

Lehen errenta zerga, lehen kenkariak

2014ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Mugarria 1427an gertatu zen. Florentziako Errepublikak gerra irabazi zion Milangoari, baina sekulako zorra pilatu zuen garaipena eskuratzeko: 4,2 milioi florin inguru. Zuloa estaltzeko, castato zerga asmatu zuten hirian —eta hortik dator katastro berba—. Antzinaroan zeharkako zergak nagusi ziren bezala, zuzeneko zergak lehenetsi zituzten orduan, Errenazimentuaren atarian. Hiru urtean behin, familiaburu bakoitzak bere aberastasun guztiak aitortu behar zituen: jabetzak, diru sarrerak eta zorrak. Castatoaren arabera, beraz, lehen errenta zerga ezarri zen: gehiago zuenak gehiago ordaintzeko. Baina, gaur bezala, zirrikituak zituen zergak, kenkariak. Artelanak ziren kenkarietako bat. Artean inbertitzeak, zerga gutxiago pagatzea ahalbidetzen zuen. Ezin jakin, beraz, medicitarrak, Michelangeloren eta beste artista askoren mezenas nagusiek, artearekiko maitasun hutsez ala zergei izkin egiteko finantzatu zituzten hainbeste artelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.