Lan gatazka

Lehen lanuztea egin dute Basauriko Bridgestonen

Langileak lantegiaren atarian bildu dira. Orotara, egun osoko zortzi lanuzte antolatu dituzte langileek lan harremanak "degradatzen" ari direla salatzeko. 

Basauriko Bridgestone lantegia. ALFREDO ALDAI, EFE
2015eko abuztuaren 5a
08:31
Entzun

"Lanuzteekin mezu argi bat igorri nahi diogu zuzendaritzari: bada garaia orain arteko lan politikak amaitzeko. Inposizioa dute oinarri, eta ez negoziazioa". Bridgestonek Basaurin duen plantako langile batzordeak egun osoko zortzi lanuzte antolatu ditu abuzturako eta irailerako. Gaurkoa da lehena, eta langilerik gehienek protestarekin bat egiten dutela adierazi dute.

Lantegiaren atarian bildu dira langileetako asko. Guztira, 860 beharginek egiten dute lan Basauriko lantegian.

Ohar batean azaldu dutenez, lan harremanak "degradatzen" ari dira enpresan, eta "ezinbestekoa" da "langileekiko errespetu galdua" berreskuratzea.

Bihar ere egingo dute lanuztea, eta hil honen 19, 20 eta 31rako ere deitu dituzte. Irailaren lehenean,10ean eta 11n beste hiru lanuzte egingo dituztela iragarri dute.

Basaurin ez ezik, Bridgestonen beste hainbat lantegitan ere lan gatazka bete-betean daude: Burgosen (Espainia), Barin (Italia) eta Bethunen (Frantzia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.