'Kutxabank afera'

Lehendakariak atzeratu egin du bihar Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin egitekoa zuen bilera

Martin Garitanok eskatuta bildu behar zuten bihar, Lehendakaritzan; Kutxabanken kontrol publikoa berreskuratzeko proposamena egin behar zion ahaldun nagusiak. 

2015eko otsailaren 5a
20:39
Entzun

Bertan behera utzi du Iñigo Urkulllu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bihar Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin egitekoa zuen bilera. Agenda arazoak direla-eta atzeratu du bilera. Ez dago data berririk oraingoz.

Garitanok eskatu zion bilera Urkulluri, Kutxabank aferari buruz hitz egiteko. Azken gertaerek erakusten dute, ahaldun nagusiaren aburuz, kudeaketa "iluna" izan dela Kutxabanken. Hala, berriro ere kutxen kontrol publikoa berreskuratzeko proposamena aurkeztu nahi dio lehendakariari. Garitanok 800 milioi euroko inbertsio funts bat abiatu nahi du, ekonomia bizkortu eta "enplegu duina" sortzeko.

Irailean Gipuzkoako Diputazioak eginiko propsamena da: Kutxa fundazio arrunt bihurtzeko proposamena. Kutxaren administrazio kontseiluak ez zuen onartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.