Lehendakariak enpleguaren aldeko «konpromiso kolektiboa» iragarri du

2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Datozen asteotan enplegua sustatzeko «konpromiso kolektibo» baten xehetasunak aurkeztuko dituela iragarri zuen atzo Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. «Eragile ekonomiko eta erakunde guztien ahaleginak batu nahi ditugu kalitatezko enpleguaren hazkunde jarraitua eta jasangarria lortzeko», azaldu zuen Lopezek, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren egoitza nagusia zabaltzeko ekitaldi ofizialean. Konpromiso horren edukiari buruz deus ez zuen aurreratu, baina joan den astean lehen aldiz bildu ziren Lan Saileko arduradunak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiak egoera aztertzeko. Udazkenean berriro batzea hitzartu zuten.

Lanbide lana bilatzeko «leihatila hutsa baino gehiago» dela ziurtatu zuen lehendakariak, eta langabeak enpresen beharretara lotzeko tresna izan behar duela defendatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.